XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain zortzi urte duelarik, Mirande-k izkiriatu zuen, Europa-ri laudorio eginez: Oriente-ko doktrina,(...) Europa hunetan erro hartzekotan, hemengotarren Weltanschauung bereziari egokitu beharr zaio, nahi ala ez.

Europatarrak zuzentza nahi du, bai eta nuantzak.

Hunako huntarak eraman dutea Mirande zuzentzak, nuantzek eta delako Weltanschauung horrek?.

Hitler berritsu erdi-zoro baten ideiak on-artzerat?.

Holako etsenplua ikusi-ta, europatar ugariak bilduko direla nago Konfuzius-en ganat, edo Oriente-ko nor-nahiren ganat....

Oro har, beldur naiz Mirande-k ez duela behar bezain xeheki bere pentsaera erakutsi, pondu batzu direla-ta.

Juduak eta beren zaleak, besterik ba diote ere, libretasunaren eta berdintasunaren alde ez direla esaten daukunean, nor-baitek uste izan dezake Mirande bera ba dela gauza horien alde.

Ba, aspaldi danik haren lanak irakurtzen ditugunoek ba dakigu holako irain izugarria ezin jasan lukeela.

Mirande -k beti pentsatu bai du erriek elgarren kontra gogor ekin behar dutela ta haren itzak erabiltzen ditut, erri basa, borthitz eta handiek, otsoek, guduzaleen spiritu aristokratikoa dutenek, zanpatu behar dituztela ahulagoak, bildotsak, bakezaleak eta hauzo onak.

Bainan Mirande-k, non-bait gizon apala da-ta, ez omen du neurri gabetanik bere spiritu aristokratikoa erakutsi nahi.

Horren gaitikan-edo ez dio hemen, zertako behar den puskatu juduek egiten dutelako ertsapen ezin-jasanezkoa: gerokoan juduak gogorrago zanpatzeko, alegia.

Dena den, Mirande-ren adiskideak garaituko ba lire, juduek ez lukete Prix Goncourt hori bakarrikan galduko...

Beraz dioke bake-zale hauzo-on gaixoren batek, esan bezain ahal-men izugarria balin ba dute oraingoan, zer gatik ez dituzte juduek askoz zanpatzenago beren etsaiak?.

Berehalaxe europatar basa-jaun adimentsuek arrapostu: Hain zuzen ere handik ikusiko duzute nolako izaki arradoak, bereziak, nardagarriak eta infra-gizonezkoak diren juduak.

Eman dezagun, mail hortako intelektual gogo-zorrotzekin ez dugula guk eztabada askotan garaile ateratzeko itxurarik.